• Goimen ha publicado una actualización hace 11 años, 9 meses

    Euskadi Akitania, gure elkarlanerako ardatz nagusietako bat, egun gelditzea erabaki badugu ere, inoiz baino egiazko gertatzen den kolaborazio kutsua hartu du. Finantzabideetatik at, udazkenera begira, komeni da proposamen zehatz batzuekin gerturatzea. Aurrez iparraldeko zein hausnarketa, zein esperientzi ikusten / ezagutzen dugu beraien zuzenean erakusteko eskatzeko? Ehlg badu blog-a bertan nekazarien ahotsetik, beren kezkak asetzera bideraturiko hamaika hitzaldi izan dituzte, beti bezala irekian gizarte osoari. Urola G-ra begira pena merezi dezakeen mintzaldiak badaude ere, zehaztu beharko genuke efizientzi aldetik, zeintzu liratekeen egokien gauden egoerarn. Azken bileran 17 baserritar elkartu ziren proiektua aurrera emateko prest. Izena eman dutenak 39 dira. Denda eta ostalariak berriz 25.

    • EHLGkoekin 35 baserritar elkartu dira, antolaketa, 30 urteetako ibilbidea, egiteko moduak eta abiatutako testuingurua ezagututa, zenbait ondorio interesgarri lortu direla ikusi da. Lanketa auzolanean egiteko, taldea Bertatik Bertara, gehiago sendotuko duen ekimenekin ornitu beharko da, elkarrekin dinamika, jardun desberdinak burutuz, hein handi batean formazio kutsua dutenak, eta beren beharrei aseaz erantzun positiboa bailitzan biziko dutenak… zeintzu izan daitezke? talde txikitako dinamikan, word cafe (gure gisa HH-ak Hamaiketako Hitzaspertua) proposatzen da, tematika baten bueltan 5 – 10 minutuko komunikazio, bideo baten ondoren hitzbide izan daitekeena. Lehen helburua taldekideen enekazal egoera (beren errealitatea – mundua) bisualizatzean, ezaugarri komuna, adostua izatea, Abiapuntu beretik hastea ibilbidea, Dekalogo moduko bat egitea proposatzen da.